Osl 23 urr 2009
Itzala gunea, Bartzelonako UrbanLabs jardunaldietan
Posted by admin under Sailkatugabeak
No Comments
Asteburu osoan zehar Bartzelonan Urbanlabs (http://urbanlabs.net) jardunaldiak gauzatzen ari dira. Bertan Andoaingo Itzala gunea (http://itzalagunea.com) eta Kale Bilgunea (KaBi) proiektuak aurkeztu eta eztabaidatuko dira, beste hainbat proiektuekin batera. Proiektu hauen nahia Andoaingo kale nagusiaren eta herriaren supertzearen ingurukoak dira. Lehenengoa Itzala Gunea, Itzala tabernaren inguruan sortutako dinamiken inguruan eta bigarrena kale nagusiko beste hainbat agenteen artean osatutako sarea. KaBi proiekturaren lehenengo ekintzatako bat, kalean dauden espazio hutsen baliatzea izan da. Horretarako kaleko espazio hutsen jabe batzuekin hitz egin eta leku horiek alokairuan dauden bitartean, herriko sortzaileek beren lanak erakusteko aukera izatea adostu dute.
UrbanLabs jardunaldiak era parte-hartzailean proiektu teknosozialetan aurrera egiteko bilgune bat da. Disziplina ezberdinetako adituak bildu eta elkarrekin teknologien erabilera bereganatuz berrikuntza gizartetik eta gizarterantz sortzeko intentzioarekin biltzen dira egun hauetan. Proiektuak saio edo talde ezberdinetan antolatu dira: 2.0 hiritartasuna, kultura eta hiri interbentzioak, RurbanLab (UrbanLabsen parekoa baino herrien inguruan), enpresa irekia, 2.0 bolondresak, Gent grand (adineko pertsonentzat zuzendutako proiektua), IKT lurraldea… Jardunaldiaren amaiera larunbatean izango da eta orduan proiektuen artean irabazle bat aukeratu eta denon artean sortutakoaz eztabaidatuko da.
Informazio gehiago:
Erlazionatutako mezuak:
- Itzala Gunea eta artK2: AIURRI kultur aipamen bereziak 2010.
- ITZALA GUNEA..GERO aRte!! (I) UZTAILAK 17 “Lokal Warriors” Andoaingo musikariak.
- IN-FORMATZEKO ESKUBIDEA ETA BEHARRA…
- Excelente nivel en el primer encuentro de poetas en Itzala Gunea. Te lo has currado Mike !! ZORIONAK !!
- “ITZALOON GUNEA” ABIERTO HASTA EL AMANECER

No Responses to “ Itzala gunea, Bartzelonako UrbanLabs jardunaldietan ”