Ost 4 ots 2010
“ITZALOON GUNEA” ABIERTO HASTA EL AMANECER
Posted by admin under Ekitaldiak, Hasiera
No Comments
| 2010-02-12 20:00 | - | 2010-02-13 20:00 |
1- Itzalako bakeroak, gizon eta emakumeak lagunak gara eta izango gara beti. Ez ditugu onartuko gure artean erasoak, botilakadak buruan ezta gutxiago ere egunsentiko dueloak. Horregatik eta badaezpada, arma guztiak barran utzi beharko dituzue.
2- XXI. mendeko bakeroak gara, haatik edaria zerbitzen duten emakumei errespetu eta ohore guztia zor diogu. Aupa neskak !
3- Abestu, edan, eskua sartu edo nahi dezutena egin, gaua luzea da eta karnabaletan gaude. Ez gaude Tolosan ez, baino basamortuan bizi garenok ondo pasatzeko eskubidea dugu ere.
4.- Indioak gure lagunak dira. Beraien ohiturak guztiz arraroak dira bai, txima luzeak , hizkera arraroa, danza primitiboak. Baino gu bezala, zapalduak izan dira historian zehar, baztertuak, ahaztuak.
5.- Gure etsaia nor den argi daukagu. Banketxeak, trenak, jauntxoak…haiei lapurtzen diogu. Azken finean, alderantzizko mundu honetan beraiek dira mixeri gorrira eraman gituzten madarikatuak.
6.- Indioekin ditugun lixkerrak brometan dira. Batzuetan sudur bat edo beste apurtzen da…baino tira, gaua eta alkolaren ondorioz gertatzen direla ezbehar hauek esango dugu beti….
FUCK OFF POLICE, CHARLTON HESTON ETA ZALDUNKERIA ETA ZALDIA !!

