| 2010-04-23 | ||
| 19:30 | - | 21:30 |
Aste honetan hirugarren ikuskizuna izango dugu KA-TE-ANDO antzerki ihardunaldien barne. Oraingo honetan Pablo del Mundillo (1968) Iruindarraren “Cómico de los caminos” antzezlana izango dugu ikusgai…
| 2010-04-24 | ||
| 12:00 | - | 23:00 |
Urtebete pasa da Itzala Gunea berriz ere martxan jarri genuenetik. Urte bete, betea izan da hau. Kaleari kolore printza batzuk emateko gaitasuna erakutsi dugu. Artisten Kabia ere jaio da, eta herriko artistentzat erakuslehio politta bihurtu ere; hemendik mundura joan gara eta mundutik ona etorri dira ere hegazti batzuk ere. Langileriak pairatzen ari den egoera tamalgarria ikusita, pozik egon gaitezke egitasmo honek zutik eta ilusioz beteta ikusten jarraitzea. Badira ere, herri honen askatasunaren grina, gezurra, beldurra eta kartzela zigorrarekin zapaldu nahi duten horiek…Oraindik ere ez dira konturatu hauek, egia esaten duten pertsonen arima…noizbait agerian geratuko dela…ESKERRIK ASKO URTE HONETAN ITZALAREN BAITAN EGON ZARETEN GUZTIOI…MUXU AUNITZ !!
*11etan: BLOG IKASTAROA //LINUXera GOAZ//LIBREAGOAK//Gorka Julio
19:30etik aurrera:Ume langileen kalejira//Naiaren mezu berria//Txokolatada//
23:00etatik aurrera: DEMOSCENE “arte+bideoa+musika”. Ibai Blanco (Irun).
eta sorpresa ugari noski…baino ez dira zabaltzen !
| 2010-04-17 | ||
| 11:00 | - | 17:30 |
Urtero legez, apirilaren 14ean II. errepublikaren ospakizunen barne, Andoaingo Fanfarre errepublikarrak kalejira egingo du herrian zehar. Larunabatean izango da hau. Oroituz kolektiboak ere, errepublikaren alde guda zibilean bere bizitza eman zuten Andoaindarrei omenladia egingo die. Urtero bezela ere, Itzalaren parean, bazkari errepublikarra egongo da.