| 2010-07-17 | ||
| 20:00 |
Urtebete igaro da Itzala ireki genuenetik. Arazo askoren aurrean beti indartsu eta alai, aurrera begiratzeko asmoekin azaldu gara. Sortzen, lantzen, amesten eta borrokatzen. Hasieratik bihotzetatik sortutako amets hau, ez zituen helburu konkretu batzuk, eguneroko lana esango zigun zeintzuk izango ziren hauek eta nondik jo behar zuten. Beti ere garbi edukita, herritik eta herrirako (Andoain) egituratu behar genuela kultur eta sortzaileen gune hau. “Kultur” programazioa, behe behetik sortutako arnas oparoa izan behar zuela argi edukiz, haize berriak, ideia ezberdinak lantzen . Gure herrian, musikan, artean, argazkilaritzan, antzerkian, istorian, teknologia berrietan dauden pertsonen sortzaileen gunea alegia.
Desde un principio he entendido este bar (dispensario de bebidas) como un medio necesario para otros fines. Si, eso es y por que no decirlo de una vez. Fines sociales que a la vez se convierten en políticos.Y como no, en humanos.
Baino azkeneko boladan Itzala Telebistan azaltzen zen “argia??” leloa, ez da inondik azaldu. Iluntasuna eta ezinegona izan dira lokal honen ezaugarri nagusiak eta nere eguneroko bizitza pertsonala marraztu dutena. Gero arte esan behar det, gero arte bakarrik. Neure ametsak bizi eta pozik jarraituko dute eta oraingo honetan mugak gaindituz. Globala eta lokala mezu bakar batean elkartuz.
Eta bukatzeko merezitako ospakizunetara gonbidetuak zaudete…azkeneko atseden guneaz disfrutatu.
Ondo izan eta muxu asko, eskerrik asko Itzalako lagun guztiei, bihotzez !!
ASIER MIRÓN (BEGIRALE)




