ANDOAINGO UDAL LIBURUTEGIA EDO AHAZTUEN KOBAZULOA

Andoaingo Udal liburutegia, edo hobeto esanda, apalategia, guztiz baztertua dago: ahaztua, gutxietsia alegia. Ezin da bertan ikasi, irakurtzen ari den jendea ez izorratzeko, eta orduan, Andoaingo ikasle askok eta askok beste gune batzuetara joaten dira (Koldo Mitxelenara adibidez) bere ikasgaiak errepasatzera, edo aukera baldin badago, lagunen etxeetara. Liburuak, espazio honetako apaletan, almazen zahar batean bezala pilaturik daude, eta erabiltzaileak, batez ere bista txarra dituztenak, (nere aita, eta zu adibidez), ezin dituzte, azkeneko baldetan dauden liburuen tituloak jakin. Arazo hau, etorkizunerako planak egiten hasten garenean areagotzen da. Bi aukera ditugu mahai gainean; titulo berriak ez bereganatzea (krisiaren krisi aukera bikaina); edo liburutegian aurkitzen diren liburu zaharrenak eta irteera exkaxa dutenak zaborrara edo sutara botatzea. Hirugarren bide bat aukeratuko nuke nik. Agian Udaletxeak, aparteko plan bat dauka esku artean, arazo honi irtenbide bat emateko. Existitzen bada, ezagutu nahi nuke, mesedez.Txunditurik uzten nauena zera da; nola da posible, ehun metrotara dagoen Bastero Kultur Gunean alegia, fonoteka berezi bat jartzea, musika eta pelikulentzat, eta Udal Liburutegia lehenago aipatu ditudan arazo endemikoekin jarraitzea. Ez al dira konturatu Udal agintariek, kontraesan eta gabezi nabarmena dela, ikasketetan aritzea debekatua egotea eta arazo honi irtenbide bat ez ematea. Ez al dituzte beraien alaben, edo lagunen edo lehengusuen kezkak entzun, gai honen inguruan? Agian ez. Nere ustetan, Andoaindarrok aho txikiarekin plazaratzen ditugu gure kezkak (gaitz orokorragoa alajaina), eta normala da gure kaleetan, tabernetan, kirol zentroetan edota lantegietan, kritika asko eta asko entzutea, baino inor ez, ezer ez egitea. Gainera, zertarako balio du? Gauzak berdin jarraituko dute, eta gizaki xumeak ezin izango ditugu “gauzak” aldatu. Ezta ere noski, gure Alejandria kuttunari irtenbide duin bat ematen lortzea . Baino honekin ez nago guztiz konforme, eta benetan, zerbait nahi duenak, zertxobait egin behar du hori lortzeko, eta honen inguruan iniziatiba berriak martxan jartzea da nere helburua.

Idatzi ditudan azkeneko gogoetetan (http://itzalagunea.com orrialdean aurkituko dituzu), kultura eta demokraziari buruz dihardut. Hurrengo idatzietan, zehatzagoa izango naiz eta Porto Alegreko esperientziatik, Udal aurrekontu parte hartzaileen inguruan arituko naiz. Badaude foro honetan, munduan zehar sakabanatutako 1200 udalerri baino gehiago, herritarren protagonismoa bultzatzeko apostua egin dutenak. Lurralde berriak hausnartuz, udal aurrekontuen osaketetan eta diruaren banaketaren parte hartze zuzena izan dezagun. Hemendik hasten da, ahoz-aho eta inolako lotsarik gabe erabiltzen dezuten DEMOKRAZIA hitza. Eta nahi izan ezkero, egitasmo hau aurrera eramatea posiblea da…Edo benetan, benetazko beldurra diozue hitz honi?. Non daude orain dela hiru hilabete, instantzia ofizialren bidez eskatu nituen Andoaingo aurrekontuen liburu pottoloa? Burugogorra naiz Estanis jauna, eta nahiz eta zure egunkariaren zentsura txuria jaso (orain arte ez da horrela izan, nola aldatu da nerekiko jarrera ez?), aurrera jarraituko dut denon eta denontzat diren eskubide unibertsalak defendatzen, zuek maiz aipatzen dezuten bezalaxe.

Share and Enjoy

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • LinkedIn
  • StumbleUpon
  • Add to favorites
  • Email
  • RSS