Itzala Gunea eta artK2: AIURRI kultur aipamen bereziak 2010.

AIURRI SARIAK

Urtero bezela, Larramendi bazkunak kaleratzen duen  AIURRI beterriko aldizkaria, alor ezberdinetan lan egin duen elkarte eta pertsonei aipamen berezia egiten die beraien lana goraipatuz. Aurten Kultur arloan,  Kale Nagusian jaiotako bi proiektuei egin die aipamena AIURRIK; Itzala Gunea eta artK2 artisten kolektiboa. Tamalez, biak desagertuak.

Eskertzekoa eta ezustekoa izan, da in memoriam jasotako aipamen hau.  Ibilbide motza izan duten proiektuak izan bait dira biak, baino bere proiekzioa errealitatean izan denaren baino askoz aberatsagoa izan da

Nere iritziz, azkeneko urteetan Andoaingo alde zaharra berreskuratzeko ahalegin serioena izan da hau. Gogotik egin dugu lana eta honek bere fruituak eman zituen. Baino horrelako proiektuak garatzeko, bitarteko egokiak behar dira, eta kasu honetan, Itzala, taberna bezela ulertuta ez da izan bitartekorik egokiena. Egia esanda, arazo handia bihurtu egin zen taberna hau neretzat.  Hasieratik izan nituen arazo logistikoak konpontzen indar asko kendu zizkidaten. Bakarrik sentitu naiz askotan egitasmo honen bideragarritasuna bilatzen eta labrinto honetan irtenbidea bilatzea ezinezkoa izan da. Honek ez du esan nahi, bakarrik egon naizela, beti ere alboan, maite dudan jendearen laguntza ezinbestekoa izan det eta noski hauei eskeintzet diot jasotako sari hau. Clara, Julio, Alaitz, Gartxot, Saioa, Edurne,Teketen, Txin, Peru, Haizea, Aida, Zuriñe, Blankito eta modu batean edo bestean lagundu dezuten guztiei…Zuen laguntza ezinbestekoa izan da…Maite zaituztet !!.


Saretik, kalera. Askatasun haizeak Magreb-eko herrialdeetan.

Hurrengo egunetan blog-ean zintzilik egongo den  erreportaiaren zatitxo bat da hau. Marruecos guztian ematen ari diren mobilizazioak eta hauen ezaugarri berexiak kontutan izango ditut. Gazte belaunaldi berri bat izan da protesta hauen eragile nagusia. Iraultza paketsu hauen buruan ere, irakasleak, sindikatu batzuetako partaideak eta ezkertiar alderdi batzuk ere. Hauek izan dira herria mugiarazi dutenek eta jendea kaleratzeko deia zabaldu dutenek. Eta lortu, lortu dute, eta nola…

Errregea behingoz. mugitu egin da eta bere diskurtsoaren erdian, Demokrazia hitza ezarri du. Botereen banaketa, lurralde ezberdinei botere gehiago eman eta emakumearen arazoaz ere hitzegin du. Tunez, Egipto eta Libiako adibideak oso gertutik bizi izan ditu Mohamed VIak. Horregatik, errepresioan oinarritutako formula zaharrak ez zitzaizkion balio. Hala ere, hitz hutsak ez dira nahikoak. Aldaketa errealak ikusi nahi dituzte herritarrek. Jasan ezinak diren prezioek beheruntz egin behar dute. Argia eta uraren pribatizazioaren ondorioz, lehengai hauen prezioak hirukoiztu egin dira. Baita ere,  estatuak herriaren aurka erabiltzen duen errepresio basatia eta erabateko kontrol poliziala lerrotik desagertu behar da. Azken egun hauetan antolatu diren mugimendu politiko berri hauek, aukera izan behar dute bere herrian lana eta borroka egiteko. Saretik sortu den belaunaldia dugu hau, bere borrokarako tresnak Twitter eta Faceboock bezalako sare sozialak izan dira, baino borroka honen eszenatoki nagusia, kalea izan da. Kalean mamitu eta burutu da iraultza, eta kalean izan dira atxilotuak, jipoituak eta erahilak gazte askok eta asko, atzo Casablancan gertatu zen bezelaxe. Hurrengo igandean berriz ere deituta daude manifestazioak herrialde osoko hiriburu eta herrietan. Erregeak egindako adierazpenek tensioa baretu omen dute eta jendeak lasaitu egin da. Baino protestei jarraipen bat ematearen garrantzia azpimaratu dute sare sozialeetan gehienek.