Iaz bezela, Independentistak sarea izan da aurtengo aberri egunaren antolatzailea. Gernikan eta Baigorrin egingo dira aberri egunaren ospakizunak. Lehena euskal duintasunaren adibide bezela eta bigarrenak, Nafarroako zatiketa artifizialren paradigma . Bateratua izan da deialdia, baino ez dira alderdi abertzale guztiak izango. Lixkar politikak berriz ere, abertzale batasunaren aurrean ipini dira. Independentisten mezua garbia da; ziklo berri baten hasieran gauden momentu berezi honetan, independentziaren sozializazioa eta helburu hau lortzeko indar metaketen beharra inoiz baino garrantzitsuagoa da, alderdikeri, interes eta bronka politikoa alde batera utziz.
Monthly Archives: Apirila 2011
Errepublika berri baten beharra II. aro berri honetan.
Urtero bezela oroituz guda zibilan zehar erahildako Andoaindar errepublikanoei omenaldia egingo die bihar Alfaro parkean. Andoaindar ausart hauen memoria berreskuratzeaz gain, ekitaldi hau ere gogora ekartzen digu, gaur egun oraindik ere monarkia sekular baten menpean bizi garela eta gure aiton amonek amesten zuten Errepublika eta askatasun haizeak, oraindik ere, ez direla heldu Europako estatu askoetara. Ahoa “Demokraziaz” betetzen ari diren horiek, nolabaiteko kohesioa bilatzen dute monarkia parlamentarioetan. Gauzak aldatzeko indar eraginkorrak behar dira, baita ere jende multzo handi bat egoera ez demokratiko honen aurka ekiditeko. Agian, beste errepublika batean pentsatzeko ordua heldu da; benetan eraldatzailea izanen dena; demokratikoa; beste bizitzeko modu batean pentsatuko duena. Gauz asko ditugu aldatzeko eta nola ez, helburu hauek lortzeko pentsamolde berri baten oinarriak finkatu beharra.
Dantzatuz, elkarrekin borrokatuz, beste eredu ekonomikoak, ekologiak eta sozialak posibleak dira.
Martxoaren 20ean Zubietako plazan bildutako 2000 pertsonek eskeini zuten Flash Mob delakoa. Mezua, erraustegiak eta hondakinen gaia alternatiba badituela (Atez-ate adibidez). Bitartekoa Lady Gagako abestia dantzatzen Zubietara inguratu ziren 2000 pertsona baino gehiago. Hona hemen ekitaldiaren bideoa.