Ez dira asko, gaur egun filosofiako ikasketak aukeratzen duten gazteak Unibertsitatean. Pragmatismora jotzen dute gehienek orokorrean, (Ingeneritza, Informatika, Maistratza), hemendik etortzen bait da ogibide seguruena. Badirudi aro berri baten bukaeran gaudela, Antoni Brei aitortzen duen bezela La Sociedad de la Ignorancia liburuan. Paradigma berri honen ezaugarri esanguratsuenak begibistakoak dira gehienentzat; Aro klasikotik, Berpizkunderaino, gizakia eta bere ongizatea ezarri izan dugu erdigunean (indibidualismoa kasu). Gizakia izan da iraultza ezberdinen eta aurrerapen teknologiko eta zientifikoen onuraduna. Hau zeharo aldatzen ari da, guztiz ekonomizista den sistema batean bizitzen garelako. Dena saltzen da eta dena erosten da. Horregatik, jakintzaren gizartea bezela ezagutzen dugun aroa, filosofia eta etika berri baten beharraz jabetu egin behar gara beranduegi izan baino lehen. Erlijiotik hartaago, filosofia eta etika, gaur egun ezagutzen ditugun egitura politiko, ekonomiko eta sozialen oinarrien printzipioak ezarri ditu historian zehar. Baina zoritxarrez, mendeetan zehar giza borrokaren bidez lortutako garaipen sozialak bezela, desagertzen ari da etika unibertsalaren eraginkortasuna. Zorionez , gure herrian, Euskal pentsalari belaunaldi berri bat sortzen ari da. Hauen artean, Andoni Olariaga (1984) Berriztarra dugu. UEUko filosofiaren Sailburua da Alaitz Aizpuruarekin batera. Liburu bat idatzi du Jon Jimenezekin batera, (Modernitatearen auziaz) eta Gara eta Berria egunkarietan idatzi ugari argitaratu ditu azken urteotan. Honelaxe ezagutu nuen ni. Euskal Herriak bizitzen ari den ziklo politiko berriaren inguruko hausnarketa interesgarriak idatzi izan ditu Andonik. Ez da nere helburua gazte filosofo honen ideiak mimetizatzea. Bere idatziak web honetan zintzilikatu eta zuen eskura jartzea da nere asmoa. Euskal pentsamendu berria, argia eta gaztea behar dugu lehenbailen. Hauts asko pilatu da azkeneko urteetan ideiak irudikatzeko garaian, eta beharrezkoa dugu honekin haustea. Eragile, ikasle, irakasle eta gizartearen konpromezua eta parte hartzea derrigorrezkoa da, eztabaida aberatsa eta oparo bat burutu ahal izateko. Eraiki nahi dugun herria (Nazio-Estatu-Errepublika), eguneroko errealitatean hobekien txertatzeko; Euskal Nazioaren biodibersitatea onartuz aurreritzi dogmatikoen gainetik, subjetu Independentistaren heterodoxia, ideologikoa, kulturala eta klasekoa izan daitezkela kontutan izanik.
*Teoria eta errealitatearen arteko gatazka (2011-02-11)
*Independentismoaren formulazio berri baterantz (2011-06-12)
*Kultura politiko berri bat lantzeko garaia (2011-07-11)