Zorte ON guztioi #2012 urtean

@teketen @birasuegi @ishikawa. @taosaioa emititzen dute   ostegunero 7etan @ttanttakun irratian.

Kultura: oro har, gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak dira. Arteaz gain, honen barnean dira bizimodua, oinarrizko eskubideak, balio sistemak, ohiturak eta sinesmenak.

Euskarazko Wikipedia

*Bideo honetan azaltzen den @taosaioa urte honetako azkena da.  @itzalagunea izan da guzti hau grabatu eta nahi duen erara eraldatu  duen #gizontxoa.

Zorte ON 2012

Andoainen ere.. egin dezagun bidea !!

Urtarrilaren 7an Bilbon kolosala izango den herri mobilizazioa ahoz aho dabilen ekimena da. Azken egun hauetan, euskal eragile desberdinak baraualdia egiten ari dira euskal presoen eskubideen alde. Bilboko herri mobilizazioaz gain, ordea, herriz herri ekimen ugari sortzen ari da. Andoainen ere, gure urratsa eman nahi dugu.

Andoaingo Egin dezagun bidea herri ekimenetik, herri osoa gonbidatu nahiko genuke presoen oinarrizko eskubideak diren giza eskubideen alde urratsa eman dezagun: Euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira ekartzeko, gaixotasun larriak dituztenak askatzeko eta zigorra beteta dutenak libre uzteko.

ANDOAINGO DEIALDIAK

ABENDUAK 16, 24 12etatik aurrera Kale Nagusian “Nerekin kontatu”zure argazkia ateratzeko aukera izango duzu.

ABENDUAK 30, 19:00etatik aurrera: Zumeatik Plazaraino giza katea

ABENDUAK 31 19:00etan Basteron: Preso eta bere familiarren aldeko “brindisa”.

Presoen eskubideen aldeko bidea, guztion bidea da. Andoaindarrok ere gure
ahotsa entzutea nahi dugu. Andoainen ere, kolosala izango delako!