Sarea da Askatasuna. Mundu juxtu berri baten aberria.

Itxi dute MegaUpload. Aurrerapauso garrantzitsu bat sarearen kontrola nahi duten lobby ezberdinatako ordezkarientzat. Eta hauek ez dira mainstream Kultulararen atzean daudenak soilik. Erabaki honen atzean motibazio politikoak eta noski ekonomikoak daude. Horregatik eskeini dizkiguten irudietan, orrialde honen arduradunak, narko batzuk bezela aurkeztu dizkigute bere luxuzko etxeetan eta ez dakit zenbat autoeen jabe zirela. Inoiz ez dut ordaindu MegaUpload, muxutruk bizitu ditut oso momentu on, irrifar, kezka eta malko, bere zerbitzariari esker. Askoz larriagoa da Internetera konektatzeko zerbitzua eskeintzen diguten empresen lotsagabekeria. Hauek ere, luxuzko etxeetan bizi dira, oso kotxe onak dituzte eta beraien pribilegioak ez datoz bat beraien kualifikazio edo ahalmenagatik baizik eta Ardanza edo Urdangarin delako beraien abizena. Mundu zaharreko Kapitalismoak Internet zabaldu zuen beraien etekinak handitzeko. Baino beti geratzen da korapilo baten soka ondo lotu gabe, eta honekin lortuko dugu guztiok borroka honetan saretzea. Nahiz eta Malcom X. egun batean aipatu zuen “Kontuz komunikabideekin. Bestela borrerua maitatzen bukatuko duzu” esaldia oraindik ere eguneratua egotea.  Nik ere maite nuen MegaUpload. Jaio bitez milaka MegaUpload, Milaka Sasikume behingoz lurperatzeko.
 

Share and Enjoy

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • LinkedIn
  • StumbleUpon
  • Add to favorites
  • Email
  • RSS

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>