Metakomunitatea eta antolakuntzarako bide berriak Euskal Herrian


Atzo Euskal twitter Komunitateak, munduko beste eragileekin batera #libertadpresosvascos, #kolosala.. zabaldutako mezuaren inguruan eta aro berri honetan (II. aro berria) irekitzen diren borrokarako eta komunikazio molde berriak, etorkizunean ondo sakondu eta garatu behar direnak, hausnarketa ttiki eta motz bat egin nai dut, Bilbora joan baino lehen. Hala izango da, bestela, lagun, neskalagun eta familiarik gabe geratuko naiz, egun guztian hemen ordenadorearen aurrean #yastabien.

1- Deialdia:
Deialdia garbia zen. Hastag konketu bat proposatu helburu konkretu batekin: Urtarrilaren 5, 6 eta 7an #libertadpresosvascos #kolosala edo dena delakoa twitterren TT izatea. Twitterren gabonetan HTen inguruan eztabaida piztu eta gero (egokia zen ala ez, gazteleraz zela..) azkenean #libertadpresosvascos erabakitzen da PakitoArriarain erakundeak, Venezuela eta latinoamerikan zabaldu nahi zutelako mezua, eta han ere eragin handia izan zezakeen. Eta euskaldunok gauza bat baldin badugu zintzotasuna eta “disciplina revolucionaria” deitzen den hori da: Hau da, nahiz eta zer egiten ari garen zihurtasun osoa ez eduki, beti gure lekuan egoten gara eta deialdi garrantzitsu bat baldin badago edozein lekuan (gaur Bilbokoa kasu) hara joaten gara zintzo zintzo. Eta Internet, twitter, sare sozialak, hzikuntza teknologikoak agian beste logika bat daukate, eta piszinara bota baino lehen, hobe genuke, guztiok (ni ere), jakitea zertan ari garen eta zergatik. Eta puntu honetan berriz ere bueltatzen naiz helburuetara: Zeintzuk ziren?Hastag bat lortzea? Zertarako? Nor erabakitzen du Hastag-a izatea, gure borondate konpulsiboa eta militantea edo Twitterren atzean daudenak edota logikarik gabeko gai txotxoloek. Nere ustez, nahi gabe, helburu batzuk lortu ditugu  hainbeste jende eta hainbeste borondatekin batera.

2.- Helburuak

Batetik, aspalditik etenda edo isilik zeuden loturak, harremanak, herriak eta pertsonekin (berriz) elkartzea. Ikusi ahal dezute zenbat tokietan daude gurekin bat egiten duten lagunak? Haiek ere beraien arazoak, trabak, bakartasunak, elkartasuna beharrean egongo dira, baino egun hauetan eta atzoko deiadiarako hemen zeuden, zutik eta laguntzeko prest. Gure aldetik, berdina espero dute beraiek; hemen datza elkartrukatze eta elkarezagutzearen funtsa; “La solidaridad es la ternura de los pueblos (en abstracto) de las personas aquí, en Internet”.

Kolosausto hau igarotzen denean eta postgabonetako resakan, begiratu, banan banan, nortzuk daude milaka eta milaka txio horien atzean. Agian sorpresaren bat hartuko dezute. Horregatik diot, egitasmo hauen helburuak ez direla bat bapatekoak, baizik eta elkar harremanetarko tresna bezela erabili behar ditugunak.

Eta zer egin degu gaixki? Gauza asko :-) )  Nere ustez horrelako spam bonbardaketa nahiko biolentoa eta dezerosoa izan daiteke, egunero beste hainbat gauzetarko erabiltzen duen jendearentzat  (barkamenak guztiei). Mikorofono bat momentu honak pasatzeko balio du batzuetan, baino beste batzuetan eta hartzen duenaren arabera, badakizue. Horregatik diot, nere aburuz, ez degula joera hauek metodikoak bezela hartu behar baizik eta momentu konkretuetan aktibatzeko.

Antolakuntza aldetik, nere ustez, espontaneitateak gauza onak ekartzen ditu, baina baita ere txarrak. HT adibidea kasu: Argi geratu zen Ostirala arte hobe zela ez erabiltzea, baino badakizue, “anarkia y cerveza fría”. Ondo dagoela, hori bait da metakomunitatea, horizontala, lidergorik gabe. Baino efikazia lortu nahi badugu, gauzak ondo egin behar dira, bestela kaos orokorra ematen da.

3.- Etorkizunerako antolakuntza Blog Soviet-ak

Gehiago sakondu eta garatu behar den antolakuntzarako plataforma multidisziplilinario eta libreak sortu behar ditugu. Giza mugimendak, ekologistak, euskalzaleak, feministak, abertzaleak, internazionalistak… Guzti hauentzat, espazio libreak eraiki behar ditugu sare sozialetan eta interneten orokorrean. Gune propioak: Hau da, beraien iniziatibak, ekimenak, informazio trukatzea, ezagutzeko, balio erantsia duten sareak sortu behar ditugu. Hemen landu  behar lirateke proposamenak eta gero bai, facebook, twitter edo espazio irekietara zabaldu. Hemendik ateratzen diren proposamenak label propioa eduki behar dute; landuak egon behar dira, non ari diren jakin, eta noski irudimenaren indarrarekin, boterea gainditu. Urte hau garrantzitsua da  gure borrokak ere definizio bat eduki dezan interneten ere. Jarraituko dugu hitzegiten, oraingoz nahikoa da. Baino gaur bai #kolosala izango da !! eta Sarri ere gogoratuko degu…besteak bezela. Besarkada bat guztiontzat !! Maite zaituztegu..

 

 

 

 

 

Share and Enjoy

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • LinkedIn
  • StumbleUpon
  • Add to favorites
  • Email
  • RSS

Euskal Presoak Euskal Herrian, etxean nahi ditugu.

Nahikoa da. Presoak Euskal Herrian egon behar dira. Gaixo dauden presoak etxean. Zigorraren 3/4 bete dituztenak kalean. Euskal Herrian benetazko bake prozesu bat aurrera eraman nahi badugu hauek dira bete beharreko baldintza minimoak. Noski, prozesua azken muturreraino eramten degun heinean, Amnistia izan behar da bide honi amaiera ematen dion hitza eta ekintza, errefuxiatu guztiak Euskal Herrira bueltatuz.

 

http://

Share and Enjoy

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • LinkedIn
  • StumbleUpon
  • Add to favorites
  • Email
  • RSS