Adituek diotenez, koloretako arrainek, hiru segundu eskas behar dituzte, memorian gordetako oroimen guztiak galtzeko. Zer idazten ari nintzenni, mmm? Ah, bai, “Memento” filmaz hitzegiten ari nintzen ez? Bere gorputz osoan esaldiak, izenak, lekuak momentuan tatuatu beharrean aurkitzen da Leonard gixajoa, oroimenak ezabatzen dizkion amnesia baten kontra borrokatu behar bait du, hil ala biziko egoera horretatik ateratzeko. Hiru segundo horiek igaro eta gero, koloretako arrainak eta Lehonard’ en memoria F5 (refresh) egin ondoren, gure ordenadoretan gertatzen denarekin irudikatu dezakegu. Momentu horretan, emozioak eta sentimenduak dira abagune gizakiarentzat, hauek beste memoria zaharrago batean gordeta bait daude, eta hauek noski, ez dira nolanahi desagertzen.
Gaur, goizeko 10ak zirenean, nerekin bizi diren arrainei egun on esatea hurbildu nahiz, eta zerbait arraroa gertatzen zela ohartu naiz. Protos, Gorri eta Pottola ur gainean, urduri zeudela somatu dut, aquariumaren ertz batetik bestera. Bestea, laugarrena alegia, ur azpian zegoen, hilda egongo balitz bezela. Ze arraio gertatu da ! Ezin nuen sinetsi. Hiru segundu behar izan ditut, benetan zer gertatu den ohartzeko. Ur hotzean bizi diren arrai horiei kalte egin die(gu)t, bi egunetan zehar, piztuta egon den ur berogailu batekin. Horregatik gaixotu da Inorrez izena ez zuen arrai gorri bitxia. Oraindik bizirik zegoela ohartzean, beste ontzi batean sartu dut eta mimo batzuk ematen saiatu naiz. Momentu horretan arrai horiek gordeta dituzten hiru segundoko memoria hori, ez da nahikoa izan sentitzen ari nintzen mina galerazteko. Begibistakoa zen animali ttiki horren sufrimendua; bere hauspoak ireki ezinik, uraren baitan, udazkeneko hostoak ibai hegietan, zanbuluka geratzen diren bezalaxe. Egun guztian daramat bere ondoan, zaintzen, animatzen, janaria ematen. Bere egoera hortan jarraitzen du, koma sakon baten antza duen hilzori amaigabean. Ezin dut bakarrik utzi orain. Horrela jarraitzeko, akabo, neure buruari- hor amaitzen bait dira bizitzan zehar, bizkarrean eraman behar izaten ditugun zamaren saminak. Baino bihotz taupadak ixiltzen ez diren bitartean beti gure artean, itxaropenaren disdira. Bitartean, #daitortzut: Armiarma, euli eta txingurriak hiltzeko gai izan naiz beti. Ametsetan ere, subkonsziente hiltzaile baten aginduetara egon naiz askotan. Irudimenaren poderioz, literatura magikoa lagun, denok izan ditugu joera asesinuak eta sadomasokistak gure bizitza birtual horietan. Edo ez al zarete inoiz izan, Vendetta, Superman, Batman edo Xabinaitorren antzeko heroi bat, gezurra eta gaizkileen inperioa betirako suntsituko duena. Adibidez, gaur bezelako egoera batean PSOEko Kongresuan edo Munduko mandatari aberatsak elkartzen diren horietan. Komiki baten zintak betetzeko dira hauek besterik ez. Arrazoi garbi batengatik: Gu ezin dugu inoiz beraiek bezela izan eta ekin.Bestela eredusuntsitzaile eta maltzur berberaren ispiluak izango ginateke. Amodioa eta Gorrotoaren arteko mugak hain dira meheak, hiru segundo bakarrik behar ditugula batetik bestera pasatzeko. Inorrez izena duen arrai ttikiak, bizitza maitatzen erakutsiko dizu hiru segundo hauetan. Memoriaren zauriak sendatzeko, denbora dexente gehiago behar da noski