Noiz arte?

Noiz arte jarraitu behar dugu Euskal Herritarrok atxiloketak jasaten? Noiz arte luzatuko da mendeku itxua diruditen muntaiak telebistatik ikusten? Noiz arte ikusi behar ditugu polizia Espainiarrak kolonizatzaileen moduan gure bizilagunak bahitzen, euskaldunok sentitzen garenoi beldurtzen? Noiz arte iraungo du abertzale deitzen diren horien indiferentzia? Noiz arte errepikatu beharko ditugu B. Brech-ek egun batean idatzi zituen hitz horiek. Balentzian konturatzen ari dira zertan datza  Demokraten bakea. Euskal Herrian konturatu behar gara nortzuk dira bidea oztopatzen dutenak eta soberan daudenak, eta zein den herri honen etorkizuna. INDEPENDENTZIA eta JUSTIZIA SOZIALA.

 

 

Jack Lemmon bizi izan balitz, Donostian afalduko luke behingoz?

Gaur bezelako egun batean jaio zen Jack Lemmon aktoreak orain dela 87 urte. Diego GalanDonostiako Zinemaldiari buruz idatzitako liburuan aipatzen duenez, Jack Lemmonen ausentzia izan zela berak nabaritzen zuen hutsunerik handiena, Donostiako zinemaldian arduradun eta zuzendari bezela egondako urte luze horietanako urteetan: “Jack Lemmon, nunca cenó aquí” da liburu honen izena, eta zinemaldiako urte ilun eta korapilatsu horiek ulertzeko; (1985-1989-1993-2001) guztiz gomendagarria da.

Gaur Mikel Iturria (@iturri) izan da aktore hau gogora ekarri didana, eta benetan eskertzen diot.JOT DOWN magazinaren  artikulo interesgarri hau eskeintzeaz aparte, gizaki handien (eta ttikien) oroimena noizbehinka (urtemugetan adibidez) edo askotan gogora ekartzea zein ona den gogorarazi dit. Maisu erraldoien izan ziren horietatik jaio bait gara gu. Gora bihotzak eta Kulturaren memoria edota  Memoriaren Kultura, biietan jarrai !!.

3 segundo besterik ez: Galdu bizitza edo Irab(h)azi noski

 

Adituek  diotenez, koloretako arrainek, hiru segundu eskas behar dituzte,  memorian gordetako oroimen guztiak galtzeko. Zer idazten ari nintzenni, mmm? Ah, bai, “Memento” filmaz hitzegiten ari nintzen ez?  Bere gorputz osoan esaldiak, izenak, lekuak momentuan tatuatu  beharrean aurkitzen da Leonard gixajoa, oroimenak ezabatzen dizkion amnesia baten  kontra borrokatu behar bait du, hil ala biziko egoera horretatik ateratzeko. Hiru segundo horiek igaro eta gero, koloretako arrainak eta Lehonard’ en memoria F5 (refresh) egin ondoren, gure ordenadoretan gertatzen denarekin irudikatu dezakegu. Momentu horretan, emozioak eta sentimenduak dira abagune gizakiarentzat, hauek beste memoria zaharrago batean gordeta bait daude, eta hauek noski, ez dira nolanahi desagertzen.

Gaur, goizeko 10ak zirenean, nerekin bizi diren arrainei egun on esatea hurbildu nahiz, eta zerbait arraroa gertatzen zela ohartu naiz. Protos, Gorri eta Pottola ur gainean, urduri zeudela somatu dut, aquariumaren ertz batetik bestera. Bestea, laugarrena alegia, ur azpian zegoen, hilda egongo balitz bezela. Ze arraio gertatu da ! Ezin nuen sinetsi. Hiru segundu behar izan ditut, benetan zer gertatu den ohartzeko. Ur hotzean bizi diren arrai horiei kalte egin die(gu)t, bi egunetan zehar,  piztuta egon den ur berogailu batekin. Horregatik gaixotu da Inorrez izena ez zuen arrai gorri bitxia. Oraindik bizirik zegoela ohartzean, beste ontzi batean sartu dut eta mimo batzuk  ematen saiatu naiz. Momentu horretan arrai horiek gordeta dituzten hiru segundoko memoria hori, ez da nahikoa izan sentitzen ari nintzen mina galerazteko. Begibistakoa zen animali ttiki horren sufrimendua; bere hauspoak ireki ezinik, uraren baitan, udazkeneko hostoak  ibai hegietan, zanbuluka geratzen diren bezalaxe. Egun guztian daramat bere ondoan, zaintzen, animatzen, janaria ematen. Bere egoera hortan jarraitzen du, koma sakon baten antza duen hilzori amaigabean. Ezin dut bakarrik utzi orain. Horrela jarraitzeko, akabo, neure buruari- hor amaitzen bait dira bizitzan zehar,  bizkarrean eraman behar izaten ditugun zamaren saminak. Baino bihotz taupadak ixiltzen  ez diren bitartean beti gure artean, itxaropenaren disdira. Bitartean, #daitortzut: Armiarma, euli eta txingurriak hiltzeko gai izan naiz beti. Ametsetan ere, subkonsziente hiltzaile baten aginduetara egon naiz askotan. Irudimenaren poderioz,  literatura magikoa lagun, denok  izan ditugu joera asesinuak eta sadomasokistak gure bizitza birtual horietan.  Edo ez al zarete inoiz izan, Vendetta, Superman, Batman edo Xabinaitorren antzeko heroi bat, gezurra eta gaizkileen inperioa betirako suntsituko duena. Adibidez, gaur bezelako egoera batean PSOEko Kongresuan edo Munduko mandatari aberatsak elkartzen diren horietan. Komiki baten zintak  betetzeko dira hauek besterik ez. Arrazoi garbi batengatik: Gu ezin dugu inoiz beraiek  bezela izan eta ekin.Bestela eredusuntsitzaile eta maltzur  berberaren ispiluak izango ginateke. Amodioa eta Gorrotoaren arteko mugak hain dira meheak, hiru segundo bakarrik behar ditugula batetik bestera pasatzeko. Inorrez izena duen arrai ttikiak, bizitza maitatzen erakutsiko dizu  hiru  segundo hauetan. Memoriaren zauriak sendatzeko, denbora dexente gehiago behar da noski