Asier Arsuaga lagunak, ohar bat bidali zidan Blog Soviet-eko Statusan III. jardunaldietako bideoa ikusi eta gero: Protagonismo gehiegi ematen niola musikari eta ez hainbeste protagonistei. Nik esan nion bi arrazoi garrantzitsu zeudea erabaki hau hartzeko: Batetik, agian gure artean hitzegiten genuena zabaltzea, taldearen eta norbanakakoaren intimitatea apurtzea zela; eta bestetik (eta hau da garrantzitsuena), nere eskuetan nituen bitartekariak nahiko kutreak zirela (batez ere irudiak hartzeko esku artean dudan kamaratxoa). Hala ere, eta hau da esan nahi nuena, ikusentzuneko narrazio bat sortzeko ez dira behar horrenbesteko tresnak (ElekektoKlass dokumentala egin zutenek argi utzi ziguten bezalaxe). Bitartekoak hobeagoak baldin badira, geroz eta kalitate gehiago lortzen dezula sobran dago esatea. Horrelako lan domestikoak ere, irudimenaren poderioz egiten dira, denboraz eta barnetik sortutako esan nahiari zentzu bat ematen. Kasualitateak ez dira existitzen, eta bideo honetan, pieza bakoitzak bere espazioa okupatzen du; irudi bakoitzak; pelikula bakoitzak. Soberan dago esatea Beñaten hizketaldia eta gero, beste Kubatar komandantearen agerpena; Errenteriako “sozialistek” bere modeloa zabaltzeko, egon ginen taberna horretatik, non jende guztia futbolaz ari zen gozatzen, V de Vendetta filmaren irudiak ikustera pasatzen gara. Eta horrela irudi guztiekin eta “lapurtutako” filmen zati ttikiekin. Hona hemen laburpen ttiki bat goza ezazuen Blog Sovietarrok zareten, ez zareten eta eszisioa izan zareten (garen) horientzat. Ondo izan.
Броненосец Потёмкин, o Bronenósets Potiomkin Sergei Einsestein (1925)
1905ean Zaristen aurkako errebuelta barku honetan hasi zen. Zinemagintzan ere errebuelta berri bat hasi zen marrazten momentu honetan, narrazio iraultzailea ere hasi zuen Einsestein zuzendariak pelikula honekin, (plano azkarrak,teknika berriak etb erbiltzen). Batzuk diotenez, gaur arte zeluloidean egindako artelan handiena aurkitu dezakegu film honetan. Eta ez al dira Blog Sovietak, Euskal Herriko sareetan ematen ari den iraultza baten islada? Diñot.
The Night of the Hunter (Ehiztariaren gaua) Charles Launghton 1955
Maisulana hitz handiekin. Historian idatzi den ipui magiko oniriko handiena. Gorrotoa (R. Mitchun predikadorearen paper handian) amodioaren aurka (bi umeen ihesaldia). Zineman jasotako genero guztiak daude bilduta pelikula honetan. Ez al dira Blog Sovietak horren ispilu bat?. Informatikariak, irakasleak, musikariak eta kamareroak ere…
“Potatoe Salad” Triple Danz
Bideo honen atzean, Euskeraren modernizazio semiotiko eta semantikoaren kontorsionismo artistikoa dago izkutatuta. Teknologia berriak erabiliz aditz trinkoen iraultzaile bati zuzenduta dago; @turutarena jauna alegia. Trinkator tresnaren sortzailea. #Datsegit benetan egiten ari zaren lana.
Zizek eta “Pervet´s guide to cinema”. David Lynch “Lost Highway” (1997)
Desioa ez da gauza espontaneo bat. Zinearen fikzioa ere zer desiatu behar dugun aipatzen digu. Horrela batzuetan fikzioa errealitatea bihurtzen dugu eta errealitatearen barruan fikzioaren zati bat aurkitu ere. Sare sozialek eta mundu birtualek ere, horrelako joerak baditu ere batzuetan. Baino, gehiago jakin nahi izan ezkero, hoberena da, goian aipatutako dokumentala ikustea eta esango didazue gero.
Eta bukatzeko, neure buruari egindako omenaldi (edo hausnarketa ), Sovietetan aukeratutako abatarren bidez. Mohamed Ali boxealariarena alegia. Abestia aukeratzeko garaian ere handitasunera jo nuen. Horretarako Hip-Hopeko abeslariak maisuak dira baina aspaldi eragin zidan abesti bat aukeratu nuen “La gran obra maestra”. Torrejon de Ardozeko Franklin Tshimini Nsombolay (Frank-T) musikariaren abestia. Eta leheno aipatu dudan bezelaxe, kausalitateen menpe bizi gara. Musikari honen aita, itzutzailea izan zen, Kongon emandako boxeo kombate mitiko horretan.
Abatar honen aukera, Asier eta Gorkarekin @taosaioa eta gero afaltzen ari ginela, Teketen eta @itzalagunea artean sortutako borroka dialektiko baten ondorioz sortu zen. Agian mea-culpa bat ere aitortu behar det Blog Sovietetan izandako jarreran ondorioz, gauzak nahasteko espezialista sutsua naizelako. Han izandakoek nere begirunerik handiena merezi dute eta horregatik soberan dago aitzakiekin ibiltzea. Pozten naiz zuek ezagutzeaz besterik ez, besarkada handi bat zuentzat!!.
)
Post datum: Ahh!! eta ahaztu baino lehen. Oroigarri bezela, Naroak bular artean zeraman Beasaingo”bocado de metal pesado” aintzat hartuko det. Agian, nahigabe, bera izan zelako festa berexi honen eraldatzaile ofiziala. Omenaldi xume hau berarentzat izanen da zihuraski.



