Itzala gunea

Icon

Irekia eta Askea

LAINO GUZTIEN GAINETIK, SASI GUZTIEN AZPITIK…MILA EZKER DENOI !!

2010-04-24
12:00-23:00

Urtebete pasa da Itzala Gunea berriz ere martxan jarri genuenetik. Urte bete, betea izan da hau. Kaleari kolore printza batzuk emateko gaitasuna erakutsi dugu. Artisten Kabia ere jaio da, eta  herriko artistentzat erakuslehio politta bihurtu ere; hemendik mundura joan gara eta mundutik ona etorri dira ere hegazti batzuk ere. Langileriak pairatzen ari den egoera tamalgarria ikusita, pozik egon gaitezke egitasmo honek zutik eta ilusioz beteta ikusten jarraitzea. Badira ere, herri honen askatasunaren grina, gezurra, beldurra eta kartzela zigorrarekin zapaldu nahi duten horiek…Oraindik ere ez dira konturatu hauek, egia esaten duten pertsonen arima…noizbait agerian geratuko dela…ESKERRIK ASKO URTE HONETAN ITZALAREN BAITAN EGON ZARETEN GUZTIOI…MUXU AUNITZ !!

*11etan:  BLOG IKASTAROA //LINUXera GOAZ//LIBREAGOAK//Gorka Julio

19:30etik aurrera:Ume langileen kalejira//Naiaren mezu berria//Txokolatada//

23:00etatik aurrera:  DEMOSCENE “arte+bideoa+musika”. Ibai Blanco (Irun).

eta sorpresa ugari noski…baino ez dira zabaltzen !



LetrARTean: eskerrik asko denoi!

2009-12-11
17:30

Abenduaren 11n, 17:30ean hasita, Teknologiari, Arteari eta Literaturari buruzko hausnarketa egingo dugu Itzala Gunean. Liburu argitaletxeen, informatikaaren eta Interneten, eta artearen gainean lan egiten duen pertsonak izango dira gurekin.


Itzala gunea, Bartzelonako UrbanLabs jardunaldietan

innovasocial_urbanlabs-tecnociudadania-y-socialinnovacion-en-barcelona1Asteburu osoan zehar Bartzelonan Urbanlabs (http://urbanlabs.net) jardunaldiak gauzatzen ari dira. Bertan Andoaingo Itzala gunea (http://itzalagunea.com) eta Kale Bilgunea (KaBi) proiektuak aurkeztu eta eztabaidatuko dira, beste hainbat proiektuekin batera. Proiektu hauen nahia Andoaingo kale nagusiaren eta herriaren supertzearen ingurukoak dira. Lehenengoa Itzala Gunea, Itzala tabernaren inguruan sortutako dinamiken inguruan eta bigarrena kale nagusiko beste hainbat agenteen artean osatutako sarea. KaBi proiekturaren lehenengo ekintzatako bat, kalean dauden espazio hutsen baliatzea izan da. Horretarako kaleko espazio hutsen jabe batzuekin hitz egin eta leku horiek alokairuan dauden bitartean, herriko sortzaileek beren lanak erakusteko aukera izatea adostu dute.

UrbanLabs jardunaldiak era parte-hartzailean proiektu teknosozialetan aurrera egiteko bilgune bat da. Disziplina ezberdinetako adituak bildu eta elkarrekin teknologien erabilera bereganatuz berrikuntza gizartetik eta gizarterantz sortzeko intentzioarekin biltzen dira egun hauetan. Proiektuak saio edo talde ezberdinetan antolatu dira: 2.0 hiritartasuna, kultura eta hiri interbentzioak, RurbanLab (UrbanLabsen parekoa baino herrien inguruan), enpresa irekia, 2.0 bolondresak, Gent grand (adineko pertsonentzat zuzendutako proiektua), IKT lurraldea… Jardunaldiaren amaiera larunbatean izango da eta orduan proiektuen artean irabazle bat aukeratu eta denon artean sortutakoaz eztabaidatuko da.

itzalagunea

Informazio gehiago:

Ekitaldiak

Iraila 2010
A A A O O L I
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930EC

Hurrengo ekitaldiak

  • No events.