Atzo, Gasteizen Xuban gaztea ospitalera eraman behar izan zuten zauri larriekin. Ordu batzuk UCIn egon ondoren, larritasun egoeratik irten zen denon zorionerako. Ertzaintzaren arabera, pikete batetik eta poliziaren kargaren ondorioz, ihesi zihoanean erori ei zen eta honen ondorioz egin zituen zauri hauek. Lekukoen bertsioa ordez, Ertzaintzak oso gertutik jaurtitako pelotazo baten ondorioz izan zela diote. Lekukoek ere diote, Xuban lurrean zaurituta zegoen momentuan, ahoan grebaren pegatinak eta paperak sartu zizkiotela. Azkeneko datu hau, ospitaleko medikuek ere fogatutzat eman dute gasteizhoy.com gaur irakurri ahal izan dugun bezelaxe.
EITB taldeko albistegiak atzo, bertsio polizialari soilik eman zioten aukera. Kontrasterik gabe; galderarik gabe; lekukoen hitzak entzun gabe. Denon poltsikoetatik ordaintzen den telebista publiko batek eduki zezakeen mespretxuzko jarrera ilunena erakutsiz. Soberan dago esatea, Aresen prentsa bulegotik hartutako erabaki politikoa izan zela hau. Baino kazetariek orduan, ze rol jokatzen dute interesen joku honetan?. Zihur nago, ETBn bere ofizioa maitatzen duten kazetari fin asko daudela. Kode etiko baten bultzatzaileak izango liratekeenak. Bere etika eta lana, interes politikoen gainetik jarriko zituztenak. Eta noski, kazetari hauek ere, lekukoen bertsioari bere tartea emango ziotenak. Hau bait da kazetaritzaren funtzioa . Eskuetan dituzun datuekin errealitate jakin batetik ahalik eta gertuen kokatzea zeure burua, inolako presio eta mehatxurik gabe. Azken finean, zertan geratzen da kazetaritza, ikerketak aurrera eramango dituen sujetoa existitzen ez bada?.
Ohiko enpresetan bezelaxe, kazetaritzan, beldurra da jaun eta jabe. Lana ematen dizkiguten horiek bat egiten dutenean eta botere absolutoa eskuratzen duten heinean, gure borrokarako ahalmena gutsiesten joaten da. Shock doktrina amankomun bateko aktoreetan bilakatzen gara, bakoitzak ahal duen moduan bizitza zorion baten bila besteari zer gertatzen zaion ikusi gabe. Gure ahalmen eta gaitasun kolektiboen etsaietan bihurtzen gara de facto. Cuatro telebistaren albisteekin izutzeko aukera eman nion nere buruari atzo osaban etxean (etxean ez baitut ikusten). Eta benetan diot: Beldur ikaragarria sentitu nuen nora eraman nahi gaituzten ikusita: Albistegiak geroz eta gehiago 1984 Orwellek idatzitako nobelaren antzekoak dira. Baino kontuz! Hau ez da literatur fikzioa, errealitatea baizik.
Euskal Herrian (atzerrian ere) badago oraindik beste kazetaritza bat eskeintzeko aukera. Baditugu gure artean kazetaritza egiteko modu duinagoak eta profesionalak direnak ere (ez ditut izenik denon ahoetan daudelako). Bere ofizioa, maite duten kazetariak ere soberan daude gurean, denok dakigunez. Gertatzen zaiguna nahiko argi dago denontzat: Ekonomian bezelaxe, lana ematen dizkiguten eskuetan daude produzitzeko tresna gehienek. Eta zoritxarrez, ia gehienak, botere hegemonikoa dutenen horientzat lan egiten dute hauek. Internet berriz ere, agerian utzi du, hegemonia hori kolonkan dagoela, arabiar udaberria, 15M etb kasu. Baino hori ez da nahikoa, oraindik ere, beste hedabideen iritziak direlako nagusi. Atzoko grebaren arrakasta ikusi eta gero, argi dago herri honetan jendeak, gauzak aldatzeko premia duelaI. Iruzurra, injustizia eta gezurraren gainetik, elkartasuna, adorea eta duintasuna ere bere espazioa irabazi dutela.
Horregatik ezin gara etsipenean erori gezur handien hatzaparretan. Normaltasunaren noria ezin ditu jendartean dauden kezka garrantzitsuak irentsi. Kirol ikuskizunak, musika agenda, sentsazioen beharra, guzti hori beharrezkoa da, denok bait daukagu bizitzaren plazerrak dastatu eta disfrutatzeko eskubide unibertsala. Baino atzo Gasteizen gertatukoa ezin dugu ezbeharren poltsan sartu behar, baizik eta herri honetan indartsua egin den polizia baten indarkeri patologikoaren odorioz baizik.
Xuban izan zen lehenagotik idatzita zegoen kronika baten biktima eta protagonista. Beldurraren propagandak bere narrazioa zabaldu nahi duen heinean eta denok geldirik eta isilik egotea bilatzen duenean, 19 urteko gazte baten ezbeharra errealitatearen kronika bortitzan murgiltzen gaitu, baino etsipenean erori ordez, beste gizarte eredu bat amestu eta sortzeko gogoak indartu egiten dira. Bitartean, gorrotoan eta indarkerian bizitzen diren zakur amorratu horiek, bere armak eta boterea herriaren eskuetan utzi beharko duten eguna iritsi arte jarraituko dugu borrokan. Hori izango da gure benetazko mendekua.
Share and Enjoy