Han, ziutatean, argiak ez dira inoiz itzaltzen. Beldurra diogu iluntasunari, gure bihotz taupadak soilik entzuten uzten gaituen zulo beltz eta bakarti horri. Horregatik ezin gara gelditu, ezin gaituzte geldirik ikusi. Korrika goaz, gora eta behera, puntu batetik beste batera egunero, “Dragon Khan” itxura duen existentzia baten metefora bat irudikatzen. Horregatik ezin gara gelditu denboraren orratzen mugimendu naturalaz gozatzen, erlojuaren kontrako lasterketa bat ulertzen bait dugu gure existentziaren zentzua. Orduan, bihotza galdu duen ziutatearen biztanleak ikustea ez da errexa gauden tokitik. Beraien etxeak ikusten ditugu, baita ere beraien fabrikak, lasaitasuna apurtzen duten milaka ibilgailuak ere, somatzen dira gauden tokitik. Baino zaila egiten zaigu, ladreiluz inguraturik bizi zareten txinaurrien bidea jarraitzea. Norbaitek esango luke, hemen inguruan bizi garen mendiok itsu geratu garela, gizakiaren zori malapartatuaren lekukoak ez izateko. Bitartean, hemen, seguru sentitzen naiz piztiekin.
Zeintzuk ote dira, Adarra mendiaren kezkak?
Reply






