EraldaLAB (Eraldaketa sozialerako Laborategiak) Andoain 05/12

3 urte beteko ditu ekainean, Itzalagunea.com  sortu zenetik. Ibilbide honetan lagunmina eta laguntzaile izan den Gorka Julio (Teketen), izan da ezinbestekoa den anai horietakoa. Andoainen dagoen zulo kaxkar eta ilun horren eraldatzailea zu eta nere inguruan laguntzen egon zen jendea gordeko ditut betirako bihotzean (Txin, Edurne, Olatz, Saioa, Kojo, Gartxot, Alaitz, Amal. Peru, Mikel, Begi, Arkaitz, Imanol, Julen…Ama, aita, izebak, amona..eta auzoan oraintxe ahaztu ditudan izen asko.

Baino bizitzak aurrera darrai eta hiru urte geroago aukera ezin hobea duzue Eraldaketa Sozialean jarraitzeko eta ez bakarrik herrira begira, baizik eta Euskal Herrian ematen ari diren esperientziaz eta horien atzean dagoen jendea ezagutzeko. “Think globally, act locally”  hitz joko horren esanahiari bueltatxo bat eman behar diogu eta are gehiago bizitzen ari garen “garai interesgarri bezain korapilatsu hauetan”. Baita ere orokorrean eragiteko aukera dugu garai berri hauetan, gure txokoan, auzoan, herrian edo hainbeste maite dugun Euskal Herrian eragiteko. Kooperazioaren garaiak dira hauek; konpartitzeko;komunitatea sortzeko; komunikatzeko; konfiantza lortzeko gure artean eta kolpez kolpe, norbanakakoaren eskuetan dagoen guztia komunitatean egiten badugu, are ta eraginkorragoak izango gara. Beti ere, ondokoari, begirunez eta eskuzabaltasunez gure gain hartuz. Osasuna eta Askatasuna guztiontzat.

 

 

Andoain Eraldaketa Sozialerako Laborategiak

 

Orri honetan bertan izena eman dezakezue edota zuen hitzaldi edo tailer irekiak proposatu. Beste eragile batzuekin batera eta euskal komunitateari zuzendurik teknologia-auzolana-euskara ardatz dituen laborategi bat egin nahi dugu oraingoan.

Ez duzu ezer berezirik jakin behar, jakin nahi izatearekin nahikoa da, etorri!

Noiz: Maiatzaren 12an egun osoan zehar
Non: Aita Manuel Larramendi ikastola, Andoain [OpenStreetMap] [Google Maps]
Gaia: Teknologia-Auzolana-Euskara gai horien inguruan dauden ekintza, ekimen eta komunitateak ezagutu eta eztabaidatzeko laborategia izango da.
Hizkuntza: Euskara. Tailerren batean beste hizkuntza bat erabiltzeko aukera egon liteke, baina ekitaldia bere osotasunean euskaraz egingo da.
Egitaraua:

  • [9:30-10:00] Harrera
  • [10:00-12:00] Gaiarekin lotutako hitzaldi gonbidatuak
  • [12:00-13:00] Hitzaldi labur irekiak
  • [13:30-15:00] Bazkaria (musutruk*)
  • [15:30-17:00] Gaiarekin lotutako tailer gonbidatuak
  • [17:00-18:00] Tailer labur irekiak
  • [18:00-18:30] Bateratze eta saretze ekitaldia

*Informazio guztia zure eskura orrialde honetan: http://eraldaLAB.net

Share and Enjoy

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • LinkedIn
  • StumbleUpon
  • Add to favorites
  • Email
  • RSS

Jaiak bai! (izan ginelako) eta borrokarako gai ! (gu gara)…biba Santakrutzak! (ni Santas ni cruces!)

 

Nor naiz ni? No zara zu? Nortzuk gara gu eta gutarrak? Noizbait izan ginen herriaren batasuna eta orain ametsak egia bihurtzeko bildu egin gara. Noizbait pentsatu izan genuen atsedenik gabeko partida hau noizbait gure alde egingo zuela zalantzarik gabe. Noizbait ere konturatu ginen, agian betirako itsatita geratuko zela, horman egindako kontsigna iraultzaile horren memoria infinitoa. Baino gaur, konturatu gara, aro berri bateko krisiaren hatzaparrean gaudela murgildurik. Sistemaren porrota, ez dijoala halabeharrez lotuta, kontzientzia eraldatzaile baten pizkundearekin. Gure gizartearen funtsa, kapitalak eskeini digun su artifizialen subjetibitasunaren itzala besterik ez da. Eta noizbait, ke arteko gau batean horma batean margotutako  “Jaiak bai, borroka ere bai”, gaur egun “Jaia eta borrokarako gai” izanen dela II aro berri honetako giltzarri ideologikoa.

Gora herriko jaiak diren Santa Krutzak eta   etorriko diren garai gogor bezain erakargarri hauetara…bitartean gozatu, zoriontasunean bizitzeko eskubidea, elkartasunez eta etorriko diren egoera gogorretara moldatuz. Biba zuek, gora gu!!

 

Share and Enjoy

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • LinkedIn
  • StumbleUpon
  • Add to favorites
  • Email
  • RSS

Noiz arte?

Noiz arte jarraitu behar dugu Euskal Herritarrok atxiloketak jasaten? Noiz arte luzatuko da mendeku itxua diruditen muntaiak telebistatik ikusten? Noiz arte ikusi behar ditugu polizia Espainiarrak kolonizatzaileen moduan gure bizilagunak bahitzen, euskaldunok sentitzen garenoi beldurtzen? Noiz arte iraungo du abertzale deitzen diren horien indiferentzia? Noiz arte errepikatu beharko ditugu B. Brech-ek egun batean idatzi zituen hitz horiek. Balentzian konturatzen ari dira zertan datza  Demokraten bakea. Euskal Herrian konturatu behar gara nortzuk dira bidea oztopatzen dutenak eta soberan daudenak, eta zein den herri honen etorkizuna. INDEPENDENTZIA eta JUSTIZIA SOZIALA.

 

 

Share and Enjoy

  • Facebook
  • Twitter
  • Delicious
  • LinkedIn
  • StumbleUpon
  • Add to favorites
  • Email
  • RSS