Entries tagged with “itzala”.


@teketen @birasuegi @ishikawa. @taosaioa emititzen dute   ostegunero 7etan @ttanttakun irratian.

Kultura: oro har, gizarte edo gizatalde baten ezaugarri diren berezitasun espiritual, material, intelektual eta afektiboak dira. Arteaz gain, honen barnean dira bizimodua, oinarrizko eskubideak, balio sistemak, ohiturak eta sinesmenak.

Euskarazko Wikipedia

*Bideo honetan azaltzen den @taosaioa urte honetako azkena da.  @itzalagunea izan da guzti hau grabatu eta nahi duen erara eraldatu  duen #gizontxoa.

Zorte ON 2012

Igande honetan,  lehenago esnatu egin da aita.  Azpeitiara kilometroak ospatzera joan behar bait  dira Donostian bizi diren  Burutaran-Rodriguez familiakoek bere bi seme alabekin batera. Egun eguzkitsu politta atera da udazkeneko lehena. Aitak, ogia eta egunakaria (DV) erostera joan da Igandero bezela. Gosaltzen ari zela, periodikoa ireki eta 3. orrialdean koloretan albiste pozgarri hau irakurri du: “Euskadi respira cada vez más limpio”. Lehiotik begiratu eta urrunean, Donostiako badia zoragarria bere begietan geldirik geratu da, oroimenaren margo baten moduan. Itsasoa  bare dago eta txalupa ttiki batzuk portutik ateratzen ari dira. Modu honetan geratu egin da,  eta bere begirada, zeruak eta urak elkartzen diren punturaino eraman du. Hildako gurasoak agertu dira bere aurrean; Igandetan txaluparekin itsasoratzen ziren egunak gogora ekarri ditu; amak etxean, igandeko legatza eta kroketak  prestatzen zuen bitartean. Negar malko bat erori zaio baino bizipoza zoragarri sentitu egin du  bizitzak eskeini dizkion dion gauza guztiengatik eta batez ere, bere bizitzan gehiago maite dituen seme, alaba eta emazte hoiek bere ondoan edukitzeagatik. Zerura begiratuz,  jaungoikoari eskerrak eman nahi izan dizkio bere amak egiten zuen moduan, baino ez dira barne hitz horiek soinuan bihurtu.

Garajetik kotxea atera eta Azpeitiko bidea hartu dute A-8 autopistatik. Trafiko gutti dago gaur eta autoen abiadura gaur motelagoak dira lan egun batekin alderatuz. Horrek, aukera eman dio, bere familiarekin hizketan hasteko eta egunkarian irakurritakoak ekarri ditu gogora. Gure bizi kalitatea oso ona dela esan du, eta Euskal Herriko gune naturalak goraipatu ditu. Mendia eta itsasoa hain gertu edukitzearen abantailak aipatu egin ditu Zarauzko peajetik pasatzen ziren bitartean. Eta gainera, arnasten dugun aireak, egunkari Donostiarrak zihoen bezela garbi, garbia da. Ez dago zertaz kezkatu behar esan eta denak poz pozik ”ikusi mendizaleak..” hasi dira abesten A-8 utzi eta Zestoako errepidea hartu duten momentuan.

Gaur Igandea da eta itsas zabal lehorraren erdian, Euskal Herriatik urrun dauden gizon emakume askok eta askok, bizipoza sentitu dute bere aberria gogoratzekoan; Adarra mendira igo egin da erbestean dagoen horietako bat eta Donostiako badia begiratzen pasa ditu minutu batzuk; min handia sentitu egin du bere familiarekin gaztetik izandako erlazio txarragtik; mina ere, bere lagunminak aspaldi ez ikusteagatik; baita ere, bizitzan izandako zorigaiztoagatik; eta batez ere,  errugabea izanik, bizi osorako den zigor bat ordaintzen egoteagatik. Orduan bere begiak, itsasoa eta zerua elkartzen diren puntu horretan geratu dira geldirik; barne barnetik oihu bat atera zaio bere gorputzaren zati guztiak lehertuko balira bezela: “ZERUA, ITSASO ZIKIN ETA PETRAL BAT DA”. Orduan, salto egin eta txori baten moduan hegan hasi da arrano baten moduan eta bere sufrimendu guztiak bapatean desagertu egin dira eta zoriontsua izan da berriz ere…”Ni ez naiz Martin Larralde oihukatuz”. Baino gaur bai, Igandea da.

Argazkia: Juankar Hernandez

Uda beteko hilabetea den uztaila badijoa pixkanaka. Hamarkadetan euritsuena izan dela diote. Itzala Gunearen agurrarekin batera, hilabete honetan sarean aurkitu dugun bideo polit honi omenladi ttiki bat eskeini nahi diogu.

Dakidanez, “transistoria” izan da egitasmo honen ekoizlea. Dakidanez ere, Haritz Rodriguez kazetaria dago ere lan taldean. Zorionak zuei. Aspaldiko oroimen ttikiak piztu dira nire irudimenean. Igeldoko atmosfera berexi hori, miniaturan sortutako parke tematikoa. Baino ere berean, herrialde guztiaren, haurren ametsen gaztelu handia.

Mikropolis Donostia from Transistoria on Vimeo.

Ez dira asko,  gaur egun filosofiako ikasketak aukeratzen duten gazteak Unibertsitatean. Pragmatismora jotzen dute gehienek orokorrean, (Ingeneritza, Informatika, Maistratza), hemendik etortzen bait da ogibide seguruena. Badirudi aro berri baten bukaeran gaudela, Antoni Brei aitortzen duen bezela La Sociedad de la Ignorancia liburuan. Paradigma berri honen ezaugarri esanguratsuenak begibistakoak dira gehienentzat; Aro klasikotik, Berpizkunderaino, gizakia eta bere ongizatea ezarri izan dugu erdigunean (indibidualismoa kasu). Gizakia izan da  iraultza ezberdinen eta aurrerapen teknologiko eta zientifikoen onuraduna. Hau zeharo aldatzen ari da, guztiz ekonomizista den sistema batean bizitzen garelako. Dena saltzen da eta dena erosten da. Horregatik,  jakintzaren gizartea bezela ezagutzen dugun aroa,  filosofia eta etika berri baten beharraz jabetu egin behar gara beranduegi izan baino lehen. Erlijiotik hartaago, filosofia eta etika,  gaur egun ezagutzen ditugun egitura politiko, ekonomiko eta sozialen oinarrien printzipioak ezarri ditu historian zehar. Baina zoritxarrez, mendeetan zehar  giza  borrokaren bidez lortutako  garaipen sozialak bezela, desagertzen ari da etika unibertsalaren eraginkortasuna. Zorionez ,  gure herrian, Euskal pentsalari belaunaldi berri bat sortzen ari da. Hauen artean,  Andoni Olariaga (1984) Berriztarra dugu.  UEUko filosofiaren Sailburua da Alaitz Aizpuruarekin batera. Liburu bat idatzi du Jon Jimenezekin batera, (Modernitatearen auziaz) eta Gara eta Berria egunkarietan idatzi ugari argitaratu ditu azken urteotan. Honelaxe ezagutu nuen ni.  Euskal Herriak bizitzen ari den ziklo politiko berriaren inguruko hausnarketa interesgarriak  idatzi izan ditu  Andonik. Ez da nere helburua gazte filosofo honen ideiak mimetizatzea. Bere idatziak web honetan zintzilikatu eta zuen eskura jartzea da nere asmoa. Euskal pentsamendu berria, argia eta gaztea behar dugu lehenbailen. Hauts asko pilatu da azkeneko urteetan ideiak irudikatzeko garaian, eta beharrezkoa dugu honekin haustea. Eragile, ikasle, irakasle eta gizartearen konpromezua eta parte hartzea derrigorrezkoa da, eztabaida aberatsa eta oparo bat burutu ahal izateko. Eraiki nahi dugun herria (Nazio-Estatu-Errepublika), eguneroko errealitatean hobekien txertatzeko; Euskal Nazioaren biodibersitatea onartuz aurreritzi dogmatikoen gainetik,  subjetu Independentistaren heterodoxia,  ideologikoa,  kulturala eta klasekoa izan daitezkela kontutan izanik.

*Teoria eta errealitatearen arteko gatazka (2011-02-11)

*Independentismoaren formulazio berri baterantz (2011-06-12)

*Kultura politiko berri bat lantzeko garaia (2011-07-11)

LAPIKO KRTIKOA BLOGA

Al final y contra todo pronostico, Donostia será la capital Europea de la cultura en el año 2016. La alegría mostrada ayer por la delegación Donostiarra no era de extrañar, ya que Córdoba aparecía como la gran favorita. Rosa Aguilar y el actual alcalde de Zaragoza Juan Alberto Belloch no han perdido un segundo en arremeter contra un jurado que según ellos, estaba movido por motivaciones políticas. ¿Hubieran opinado lo mismo si en vez de un jurado internacional imparcial hubiera sido la audiencia nacional la que hubiera decidido el fallo? ¿O en realidad lo que nos han querido decir es que en la piel del toro y en sus juzgados de excepción, lo que se estila son los juicios políticos como el que estos días sienta en el banquillo a Arnaldo Otegi junto a otros militantes de la izquierda abertzale?


El gesto de reconocimiento de Juan Karlos Izagirre  al ex-alcalde Odón Elorza (artifice de ésta iniciativa), choca frontalmente con la actitud de muchos dirigentes del PSOE que todavía no han asumido que Bildu haya recibido el apoyo de 315.000 personas y que su partido y su proyecto político se enfrente a la perdida de todos los espacios de poder que hoy en día ostenta, incluida la lehendakaritza de Patxi Lopez.

La capitalidad cultural de Donostia debe de ser entendida,  desde una visión de creación de ciudadanía activa. Se debe reubicar al ciudadano en el centro de las políticas culturales para que la capitalidad sea algo más que un gran escaparate propagandístico. Una oportunidad única también, para el reconocimiento, la equidad y la seguridad cultural como elementos indispensables para la cohesión social. Una cultura de la paz, que sea capaz de ofrecer a las generaciones venideras un espacio para la reconciliación, la memoria de todas las victimas y los instrumentos democráticas necesarios con los que poder construir y decidir el futuro de nuestro pueblo.

Una oportunidad única para decirle al mundo que Euskal Herria quiere y desea ser Euskaldun, libre, solidaría e Independiente, porque la mayoría de sus ciudadanos así lo desean. Y eso no tiene nada que ver con los nacionalismos reaccionarios como nos quieren hacer creer. Para eso ya tenemos un Estado irresuelto y arcaico llamado Español, donde todavía hoy, sangran las heridas y perecen en fosas comunes los restos de un pasado no muy lejano.

Gaur hamaiketan (eta batean) erakunde politiko baten militante bat bidalitako gutuna. Bera alderdiaren zuzendaritzara jotzen du kexa batzuekin eta irakurtzen badezute erderaz esaten den bezela, el asunto tiene tela.

H1 KIDE BATEN GUTUNA