
Igande honetan, lehenago esnatu egin da aita. Azpeitiara kilometroak ospatzera joan behar bait dira Donostian bizi diren Burutaran-Rodriguez familiakoek bere bi seme alabekin batera. Egun eguzkitsu politta atera da udazkeneko lehena. Aitak, ogia eta egunakaria (DV) erostera joan da Igandero bezela. Gosaltzen ari zela, periodikoa ireki eta 3. orrialdean koloretan albiste pozgarri hau irakurri du: “Euskadi respira cada vez más limpio”. Lehiotik begiratu eta urrunean, Donostiako badia zoragarria bere begietan geldirik geratu da, oroimenaren margo baten moduan. Itsasoa bare dago eta txalupa ttiki batzuk portutik ateratzen ari dira. Modu honetan geratu egin da, eta bere begirada, zeruak eta urak elkartzen diren punturaino eraman du. Hildako gurasoak agertu dira bere aurrean; Igandetan txaluparekin itsasoratzen ziren egunak gogora ekarri ditu; amak etxean, igandeko legatza eta kroketak prestatzen zuen bitartean. Negar malko bat erori zaio baino bizipoza zoragarri sentitu egin du bizitzak eskeini dizkion dion gauza guztiengatik eta batez ere, bere bizitzan gehiago maite dituen seme, alaba eta emazte hoiek bere ondoan edukitzeagatik. Zerura begiratuz, jaungoikoari eskerrak eman nahi izan dizkio bere amak egiten zuen moduan, baino ez dira barne hitz horiek soinuan bihurtu.
Garajetik kotxea atera eta Azpeitiko bidea hartu dute A-8 autopistatik. Trafiko gutti dago gaur eta autoen abiadura gaur motelagoak dira lan egun batekin alderatuz. Horrek, aukera eman dio, bere familiarekin hizketan hasteko eta egunkarian irakurritakoak ekarri ditu gogora. Gure bizi kalitatea oso ona dela esan du, eta Euskal Herriko gune naturalak goraipatu ditu. Mendia eta itsasoa hain gertu edukitzearen abantailak aipatu egin ditu Zarauzko peajetik pasatzen ziren bitartean. Eta gainera, arnasten dugun aireak, egunkari Donostiarrak zihoen bezela garbi, garbia da. Ez dago zertaz kezkatu behar esan eta denak poz pozik ”ikusi mendizaleak..” hasi dira abesten A-8 utzi eta Zestoako errepidea hartu duten momentuan.
Gaur Igandea da eta itsas zabal lehorraren erdian, Euskal Herriatik urrun dauden gizon emakume askok eta askok, bizipoza sentitu dute bere aberria gogoratzekoan; Adarra mendira igo egin da erbestean dagoen horietako bat eta Donostiako badia begiratzen pasa ditu minutu batzuk; min handia sentitu egin du bere familiarekin gaztetik izandako erlazio txarragtik; mina ere, bere lagunminak aspaldi ez ikusteagatik; baita ere, bizitzan izandako zorigaiztoagatik; eta batez ere, errugabea izanik, bizi osorako den zigor bat ordaintzen egoteagatik. Orduan bere begiak, itsasoa eta zerua elkartzen diren puntu horretan geratu dira geldirik; barne barnetik oihu bat atera zaio bere gorputzaren zati guztiak lehertuko balira bezela: “ZERUA, ITSASO ZIKIN ETA PETRAL BAT DA”. Orduan, salto egin eta txori baten moduan hegan hasi da arrano baten moduan eta bere sufrimendu guztiak bapatean desagertu egin dira eta zoriontsua izan da berriz ere…”Ni ez naiz Martin Larralde oihukatuz”. Baino gaur bai, Igandea da.
Argazkia: Juankar Hernandez
Uda beteko hilabetea den uztaila badijoa pixkanaka. Hamarkadetan euritsuena izan dela diote. Itzala Gunearen agurrarekin batera, hilabete honetan sarean aurkitu dugun bideo polit honi omenladi ttiki bat eskeini nahi diogu.
Ez dira asko, gaur egun filosofiako ikasketak aukeratzen duten gazteak Unibertsitatean. Pragmatismora jotzen dute gehienek orokorrean, (Ingeneritza, Informatika, Maistratza), hemendik etortzen bait da ogibide seguruena. Badirudi aro berri baten bukaeran gaudela, Antoni Brei aitortzen duen bezela La Sociedad de la Ignorancia liburuan. Paradigma berri honen ezaugarri esanguratsuenak begibistakoak dira gehienentzat; Aro klasikotik, Berpizkunderaino, gizakia eta bere ongizatea ezarri izan dugu erdigunean (indibidualismoa kasu). Gizakia izan da iraultza ezberdinen eta aurrerapen teknologiko eta zientifikoen onuraduna. Hau zeharo aldatzen ari da, guztiz ekonomizista den sistema batean bizitzen garelako. Dena saltzen da eta dena erosten da. Horregatik, jakintzaren gizartea bezela ezagutzen dugun aroa, filosofia eta etika berri baten beharraz jabetu egin behar gara beranduegi izan baino lehen. Erlijiotik hartaago, filosofia eta etika, gaur egun ezagutzen ditugun egitura politiko, ekonomiko eta sozialen oinarrien printzipioak ezarri ditu historian zehar. Baina zoritxarrez, mendeetan zehar giza borrokaren bidez lortutako garaipen sozialak bezela, desagertzen ari da etika unibertsalaren eraginkortasuna. Zorionez , gure herrian, Euskal pentsalari belaunaldi berri bat sortzen ari da. Hauen artean, Andoni Olariaga (1984) Berriztarra dugu. UEUko filosofiaren Sailburua da Alaitz Aizpuruarekin batera. Liburu bat idatzi du Jon Jimenezekin batera, (Modernitatearen auziaz) eta Gara eta Berria egunkarietan idatzi ugari argitaratu ditu azken urteotan. Honelaxe ezagutu nuen ni. Euskal Herriak bizitzen ari den ziklo politiko berriaren inguruko hausnarketa interesgarriak idatzi izan ditu Andonik. Ez da nere helburua gazte filosofo honen ideiak mimetizatzea. Bere idatziak web honetan zintzilikatu eta zuen eskura jartzea da nere asmoa. Euskal pentsamendu berria, argia eta gaztea behar dugu lehenbailen. Hauts asko pilatu da azkeneko urteetan ideiak irudikatzeko garaian, eta beharrezkoa dugu honekin haustea. Eragile, ikasle, irakasle eta gizartearen konpromezua eta parte hartzea derrigorrezkoa da, eztabaida aberatsa eta oparo bat burutu ahal izateko. Eraiki nahi dugun herria (Nazio-Estatu-Errepublika), eguneroko errealitatean hobekien txertatzeko; Euskal Nazioaren biodibersitatea onartuz aurreritzi dogmatikoen gainetik, subjetu Independentistaren heterodoxia, ideologikoa, kulturala eta klasekoa izan daitezkela kontutan izanik.